Ohiko galderak

Estas aquí Home » Ohiko galderak

Nortasunaren nahasmendua, bizipenaren eta jokaeraren eredu iraunkorra eta malgutasunik gabeko eredua da, gaixotasuna pairatzen duen subjetuaren kulturan ohikoa den orotik aldentzen da eta inguratzen dion munduaren ikuspegia, afektibitatea, pertsonarteko harremanak eta bulkaden kontrola nola bereganatzen duen moduan adierazten da.


Nortasun Mugaren Nahasmenduaren diagnosisari dagozkion siglak dira. Sigla hauek, ingeleran, BDP hizkiei dagokie. (Borderline Personality Disorder).


Nortasunaren nahasmenduak, desegonkortasun afektiboa eragiteaz gain, jokaeran ere desengorkortasun zabala eragiten du, eta, era berean gaixoaren eta berekin bizi diren pertsonen bizitzaren alderdi ezberdinak aldatzen eta aztoratzen ditu ( prestakuntzakoa, lanekoa, afektiboa, harremanezkoa). Elkartuta doazen beste hainbat arazo ere egon daitezke, gogo-egoeraren nahasmenduak, elikaduraren nahasmenduak, droga mendekotasuna, besteak beste. Hauek arazoa areagotzen dute.


Sendagai zehatzak daude TLP duten pertsonek aurkezten duten sintomentzat ( beheraldiak, estutasuna, oldarkeria, psikotiko sintomak, etab.) eta sintomek duten intentsitatea murrizten dutenak. Sendagaia erabiltzeko beharra pertsona bakoitzaren eta kasu bakoitzaren araberakoa da, beraz, sintomek duten larritasuna, eguneroko bizitzan duten tartekatzea eta bere garapena kontutan izatea funtsezkoa da.


Iraunkortasunezko (nahasmendu baten presentziaren maiztasuna) azterketek diotenez, biztanleri orokorraren %1 -% 2 TLP gaixotasunaz kaltetuta egon zitekeen.


Ezegonkortasun afektiboa eta jokaeran ezegonkortasuna dagoelako. Ezegonkortasun honek gaixoaren eta bere inguruan dauden pertsonen eguneroko bizitzako alderdi gehienetan eragiten du (prestakuntzakoa, lanekoa, afektiboa, harremanazkoa). Erlazionatuta doazen hainbat arazo ere egon daitezke, besteak beste, gogo-egoeraren nahasmenduak, elikaduraren nahasmenuak, droga mendekotasuna. Azken hauek arazoa areagotzen dute.


Familiako sendagileak informatuko dizu zein den zuri dagokizun buruko osasun zentrua, bertara abiatzeko. Zentru hauetan buruko osasunean ematen diren hainbat nahasmenduetan espezializatuak daude. Bertan ere, zein motako egitarau espezializatuak dauden azalduko dizue. Beste aukera bat ere, Espainia mailan dauden TLP elkarteekin harremanetan jartzea izango litzateke.


Sendatzeko kontzeptua TLP gaixotasunean, sintomen intentsitatea murriztea lortzen denean eta gaixoaren bizitzan parte hartzen duten alderdi guztietan TLParen eragina murrizteari deitzen zaio, gaixoak egonkortasun eta autonomía handiagoa lortzea iritsiz.


Bere gorputza toki seguruan ipini behar dugu, pairatu bere burua mina hartu ez dezan, eta persona lasaitzeko zerbait egingo dugu edo egoera honi aurre egiteko lagunduko digun zerbait egingo dugu. Ez badago aukera hau egiteko, lehen bait lehen gaixoari arreta ematen dioten zentroarekin harremanetan jarri, edo Larrialdietara eramango genuke pertsona.

Pertsona gaixoak ez badu uzten, anbulantzi bat eskatu beharko dugu edo ertzaintzara deituko dugu gaixoa Larrialdietara eramateko eta bertan, profesional batek erabakiko du gaixoa bertan behaketa pean egon behar duen edo Gune Zorrotzean sartu behar duten. Batzutan, hau, beharrezkoa izaten da.


TLP duen pertsona batek seme-alabak izan ditzake eta haurrak hezitzeko eta elikatzeko gai izan daiteke. Noski, hau, bere sintomen murrizketa eta egonkortasuna lortzen duenean eta bere autonomía izateko gaitasuna lortzen duenean emango da. Egoera hau lortzeko, eta amatasun edo aitatasun egokia lortu dezaten, TLP duten hainbat persona, tratamendua, jarraipena bat eta inguruan dituzten pertsonen laguntza beharko lukete.


Kasu bakoitzaren eta egoera zehatz bakoitzaren araberakoa izango da. Orokorrean, gaixoarekin gehiegizko jarrera bat izatea ez da batere egokia, hau da, gehiegizko babespen jarrera batetik, gehiegi eskatzea jarrera batera. Zenbait egoeratan irmo mantentzea komenigarria izaten da eta beste egoera batzuetan jasanbera izan behar da. Komenigarria da ere, gai hauei buruz terapiako taldearekin hitzegitea.


Nerabetasun garaian eta heldutasun garaiaren haseran agertu daitezke jarrerak eta ekintza bereizgarriak. TLP nahasmenduaren diagnostikoa, sintomak epe luze batean modu iraunkor batean mantendu direnean, egiten da (2-5 urte bitartean).


TLP gaixotasunak dituen síntomekin zerikusia duten jarrerak nabaritu daitezke, baina adin horretan ezin dugu adierazi TLP gaixotasuna denik. Bestalde, jarrera horiek, nerabetasunean eta haurtzaroan ematen diren garapenezko ezaugarri edo arazoekin nahastu ditzakegu.


Haur edo gazte baten jarrerak edo ideiak arazoak sorrarazten dituztenean, edo haur hori normala den ala ez zalantzak ditugunean, pediatrarekin hitzegitea komenigarria da. Gazteak 18 urtetik gora baditu, familiako sendagilearekin hitzegin behar dugu. Bi profesionalak egoerari buruzko norabideak emango dizkigute eta helduen edo haur-gazteen buruko osasun zentro batera bideratuko gaituzte.


Ezin da zergatia-ondorioa ezarri, TLP gaixotasunak alderdi biologikoen eta inguruneko alderdien ondorioz sortzen bait da.


Nortasunaren nahasmenduaren garapenak alderdi asko nahasten ditu, biologikoak eta ingurunekoak, gaur egun oraindik zehazki ezagutzen ez direnak.Gaur egun, neurri egokiena, ahalik eta azkarren diagnostikatzea eta tratamendu egokia hartzea izango litzateke.