NAHASTEA

¿Nortasun Nahastea?

NN ezaugarri psikologikoen eta jokaera-ezaugarrien eredu egonkorra da; oso zaila da ezaugarri horiek aldatzea, eta pertsonaren jokatze-eremu ia guztietan ageri dira. Pertsona horiek emozio-jarduera egokitugabeak dituzte eta horiek ez diete bizimodu normala egiten uzten. Bestekiko erlazioak distortsionatuta hautematen dituzte eta horrek jokatzeko, sentitzeko eta inguruko errealitatea interpretatzeko moduan reagiten die.

¿Ezaugarriak?

Bulkada eta emozio-erreakzio biziak.
Gogo-aldarte gorabeheratsua.
Pertsonarteko erlazioak barnekoak eta gorabeheratsuak. Mutur batetik bestera ibiltzen dira, hau da, idealizatzetik balio-gutxitzera.
Ahalegin ikaragarriak egiten dituzte egiazko edo imajinatutako uztea gerta ez dadin.
Beren nortasunaren zentzu egonkorrik ez dute (beren ideiekiko edo irudiarekiko, heburuekiko, etorkizunarekiko eta baliolehentasunarekiko nahastea edo koherentziarik eza).
Haserrealdi biziak eta kontrolik gabeak.
Estilo kognitibo kontraesankorra eta gorabeheratsua (beren buruarekiko, besteekiko eta egoerarekiko hautemate eta pentsamendu aldakorrak).
Afektibitate-adierazkortasun eta sormen handiko pertsonak.
Inteligentzia-maila normala.

¿Zailtasunak?

Kasu gehienetan ez dira ohartzen beren jokaerak eta pentsamendu-ereduak desegokiak direla; beraz, egoera gatazkatsuak sor ditzakete, berentzat zein beren familientzat.
Beren burua arbuiatuta sentitzeko joera dute. Maitasun eta arreta handia behar dute eta asko kostatzen zaie heldutasunera iristea.
Bakartasunarekiko eta kritikekiko berezi sentikorrar dira.
Batzuetan, beste pertsonekiko lotura esanekoa eta mendekoa izaten dute; haien babesa bilatzen dute, eta pertsona horiekiko erabateko mendetasunera eta esanekotasunera irits daitezke.
Emozio-ezegonkortasuna eta asadura psikologikoak.
Talde marjinaletara edo sektarioetara hurbiltzeko joera dute, babesa, nortasuna eta talde bateko kidea izatea bilatzeko.
Gizartearen kontrako jarrerak eta indarkeriazkoak izan ditzakete.
Drogak artesa, mendekotasunak, modu konpultsiboan gastatzea, eta abar.
Zailtasunak izaten dituzte eguneroko edo zein jarduera erregulartasunez egiteko (lan egiteko, ikasteko,…) eta horrek gizarte-eta lan-arloan izaten du eragina.
Egoera arasotsu ugari eta askotarikoak sortzen dituzte, eta, berz, elkarbizitza zailtzen dute; batzuetan, familia-haustura eta desagituratzea ekartzen dituzten.

Lagundu.

LAGUNTZA

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies